Hausterre pasatzen denean

2021. urtean egongo ez diren Tolosako iñauteriei buruz egin dugun dokumentala eta irudi grafikoa. 

Kartela egiteko bi hitz izan dira ardatzak: hausterrea eta iñauteriak. 

Hausterreak bere esanahiean su itzalia esan nahi du; horretan oinarrituta elementu bezala errautsa hartu dugu. Iñauteriak aldiz, koloreak, doinuak, mugimenduak eta alaitasuna dakarzkigu gogora. Elementu guzti hauek bildu eta konfetiak erabili ditugu esan nahi bakarrean lotzeko. 

04 1

Irudi bat eta isladatuta daukan testu batekin osatuta dago kartela.

Irudian ikus dezakegunez aurrrez aipatutako bi elementuak azaltzen dira; nahiz eta sua itzali, iñauteri egunetako irudi eta oroitzapenak buruan dirautela adierazi nahiean, oraindik ere errauts hautsak zikindu dituen konfetiak bertan diraute. Testua osatzeko garaian berriz, isladarekin jolastu dugu. Islada horrekin adierazi nahi genuena “Hausterrea pasa” arren, iñauterietako oroitzapenak bertan geratzen direla grabatuta da.

Hausterre 04 1
Hausterre 02