Kaixo, Arri naiz
Nire grinetako bat mendian korrika egitea da, eta inguruaz gozatzen dudan bitartean, naturan leku zoragarriak aurkitzea gustatzen zait, argazki onena lortzeko non kokatuko zintuzkedan imajinatuz; pagadien artean, labarren ondoan edo errekastoetan…
Asko erreparatzen diet argiari eta haren itzalen norabideei. Eguneko une desberdinetan leku beretik pasatzeko gai naiz, leku berbera zer ordutan edo urtarotan gauden kontuan hartuta zein desberdin ikusten den aztertzeko.
Harrigarria iruditzen zait naturak sortzen duen guztia, eta lotura natural hori nire lanera eramatea gustatzen zait; horregatik, nire lankideekin eta zuetako bakoitzarekin naturaltasunez erlazionatzen saiatzen naiz. Nire hiru neskak banan-banan aukeratuak izan dira, duten esentziagatik, profesionaltasunagatik eta lanerako duten gogo biziagatik. Eta gu denon artean osatzen dugu Arri Studioa.