Pumori, mendiaren alaba
Pumori, zoritxarrez gain, mendiak gauza onak ere ematen dituela gogorazi nahi duen filma da. Txarrenaren onena ikusten duena, alegia. Pelikula honek 2001ean Pumori mendian hildako 5 mendizaleak ekartzen ditu memoriara. Film luze hau Baleuko, EITB, Iñaki Ochoa de Olza fundazioa – SOS Himalaya eta Alex Txikonek ekoiztutakoa da. Proeiktu honetako gure lana poster nagusiaren sorkuntza izan zen, baita filmean zehar ageri diren errotuluena ere.