JAIOBERRI SAIOA

Kalitate handiko 15 argazki digital egurrezko kutxa barruan sartutako USB batean.

160,00€ B.E.Z. barne

Saioa etxean egiteak 50 €-ko gehigarria du. Erabakia hartzen den garaian ordaindu daiteke.

*Argazki estra bakoitzak 5,20€-ko kostea du, saioa jasotzean ordaintzen da eta nahi adina hartu daitezke.

Saioen kokapenak

Haur jaioberriaren lehen 10-15 egunen artean egitea gomendatzen dugu.

  • Bi modutan egin daitezke argazkiak:
    • Estudioan.
    • Etxean.
  • Saio hau haur jaioberriari, bere gurasoei eta anai-arrebei zuzenduta dago.
  • Amaren eta haurraren egoeraren araberakoa izango da beti argazkiak egiteko egunaren aukeraketa. Ez dago arazorik saioa beranduago egiteko, egoerak hala eskatzen badu.
  • 15 argazki biltzen ditu.
  • Saioak gehienez ordubeteko iraupena izango du.
  • Ordainketa online egiten denean inprimatu daiteke opari-txartela.

Saio honetan aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

Saioa egin ondoren, bigarren hitzordua jarriko dugu argazkiak ikustera etortzeko. Aurkezten dizkizuegun argazki ukituen artean, pack-aren kantitatea aukeratzen da, baina ez dago arazorik nahi diren argazki estra guztiak gehitzeko. Argazkiak egurrezko kutxa batean entregatzen dira, gure langileek hautatutako handitze batekin eta hautatutako argazki guztiak kalitate handian entregatzen diren USB batekin.

Saioa egin ondoren, edozein errebelatze-mota egin daiteke. Euskarrien, albumen eta abarren kostuaz galde dezakezue.