HAURDUNALDI + JAIOBERRI SAIOA

Bi saiotan egindako 20 argazki, USB batean entregatuta, egurrezko kutxa baten barruan.

239,00€ B.E.Z. barne

Jaioberriaren saioa etxean egiteak 50 €-ko gehigarria du. Erabakia hartzen den garaian ordaindu daiteke.

*Argazki estra bakoitzak 5,20€-ko kostea du, saioa jasotzean ordaintzen da eta nahi adina hartu daitezke.

Saioen kokapenak

Bi alditan egiten den saioa. Lehena haurdunaldiaren 32-36. asteen artean eta bigarrena haur jaioberriaren lehen 10-15 egunen artean.

  • Saioak honela konbina daitezke:
    • Biak estudioan.
    • Haurdunaldi saioa kanpoan edo estudioan eta jaioberri saioa estudioan.
    • Haurdunaldi saioa kanpoan edo estudioan eta jaioberri saioa etxean.
  • Lehen saioa haurdun dagoen pertsonari, haren bikotekideari eta haurraren anai-arrebei zuzenduta dago.
  • Jaioberri saioan umetxoak izango du protagonismo berezia, baina argazkiak ere aterako dizkiegu bere anai-arrebekin, gurasoekin eta biekin.
  • Bigarren saioaren proposamena amaren eta haurraren egoeraren araberakoa izango da beti. Ez dago arazorik saioa atzeratzeko, egoerak hala eskatzen badu.
  • Saioak 20 argazki ditu, hau da, saio bakoitzeko 10 argazki.
  • Saio bakoitzaren iraupena 45 minutukoa da gehienez.
  • Ordainketa online egiten denean inprimatu daiteke opari-txartela.

Saio honetan aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

Saioa egin ondoren, bigarren hitzordua jarriko dugu argazkiak ikustera etortzeko. Aurkezten dizkizuegun argazki ukituen artean, pack-aren kantitatea aukeratzen da, baina ez dago arazorik nahi diren argazki estra guztiak gehitzeko. Kalitate handiko argazkiak bigarren saioa amaitzean entregatzen dira egurrezko kaxan; horregatik, lehenengo horiek whatsapp bidez bidaltzen dira, gozatu ahal izateko.

Haurra jaio ondoren, gurekin harremanetan jarriko zarete bigarren hitzordua jartzeko, eta egun horretan beste hitzordu bat adostuko dugu hautaketa egiteko. Orduan, egurrezko kutxa batean entregatzen ditugu, gure langileek hautatutako handitze batekin eta hautatutako argazki guztiak kalitate handian entregatzen diren USB batekin.

Saioa egin ondoren, edozein errebelatze-mota egin daiteke. Euskarrien, albumen eta abarren kostuaz galde dezakezue.