HAURDUNALDI + JAIOBERRI + 3 HILABETEKO SAIOA

3 saiotan egindako 30 argazki, USB batean entregatuta, egurrezko kutxa baten barruan.

270,00€ B.E.Z. barne

Jaioberriaren saioa etxean egiteak 50 €-ko gehigarria du. Erabakia hartzen den garaian ordaindu daiteke.

*Argazki estra bakoitzak 5,20€-ko kostea du, saioa jasotzean ordaintzen da eta nahi adina hartu daitezke.

Saioen kokapenak

Hiru alditan egiten den saioa. Lehena haurdunaldiaren 32-36. asteen artean, bigarrena haur jaioberriaren lehen 10-15 egunen artean eta azkena haurraren hirugarren hilabete inguruan.

  • Saioak honela konbina daitezke:
    • Hiruak estudioan.
    • Haurdunaldi saioa eta 3. hilabetekoa kanpoan edo estudioan, eta jaioberriaren saioa estudioan.
    • Haurdunaldi saioa eta 3. hilabetekoa kanpoan edo estudioan, eta jaioberriaren saioa etxean.
  • Lehen saioa haurdun dagoen pertsonari, haren bikotekideari eta haurraren anai-arrebei zuzenduta dago.
  • Jaioberriaren saioan umetxoak izango du protagonismo berezia, baina argazkiak ere aterako dituzte bere anai-arrebekin eta gurasoekin. Eta dataren proposamena amaren eta haurraren egoeraren araberakoa izango da beti. Ez dago arazorik saioa atzeratzeko, egoerak hala eskatzen badu.
  • Hirugarren hilabeteko saioan aiton-amonek ere parte har dezakete.
  • Saioak 30 argazki ditu, hau da, saio bakoitzeko 10 argazki.
  • Saio bakoitzaren iraupena 45 minutukoa da gehienez.
  • Ordainketa online egiten denean inprimatu daiteke opari-txartela.

Saio honetan aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

Saioa egin ondoren, bigarren hitzordua jarriko dugu argazkiak ikustera etortzeko. Aurkezten dizkizuegun argazki ukituen artean, pack-aren kantitatea aukeratzen da, baina ez dago arazorik nahi diren argazki estra guztiak gehitzeko. Kalitate handiko argazkiak hirugarren saioa amaitzean entregatzen dira egurrezko kaxan; horregatik, argazkiak whatsapp bidez bidaltzen dira, gozatu ahal izateko.

Haurra jaio ondoren, gurekin harremanetan jarriko zarete bigarren hitzordua jartzeko, eta egun horretan beste hitzordu bat adostuko dugu hautaketarako.

Azken saioko hitzordua bigarren hautaketa egunean adostuko da eta ordura arteko argazkiak whatsappez bidaliko dira. Azken saio honetako argazkiak aukeratzean, egurrezko kutxa batean entregatzen ditugu, gure langileek hautatutako handitze batekin eta hautatutako argazki guztiak kalitate handian entregatzen diren USB batekin.

Saioa egin ondoren, edozein errebelatze-mota egin daiteke. Euskarrien, albumen eta abarren kostuaz galde dezakezue.