2 GARAIKO ARGAZKI SAIOA

Bi saiotan egindako 20 argazki, USB batean entregatuta, egurrezko kutxa baten barruan.

219,00€ B.E.Z. barne

Bi saioak kanpoan egiteak 50 €-ko gehigarria du. Erabakia hartzen den garaian ordaindu daiteke.

*Argazki estra bakoitzak 5,20€-ko kostea du, saioa jasotzean ordaintzen da eta nahi adina hartu daitezke.

Saioen kokapenak

Bi saiotan edo bi garaitan egiten den saioa. Horrela, pertsona berberak bizitzaren bi etapa ezberdinetan erretratatu daitezke, edo bi urtaro aprobetsatu.

  • Saioak honela konbina daitezke:
    • Biak estudioan.
    • Bata estudioan eta bestea kanpoan.
    • Biak kanpoan.
  • Saio hau honako hauei zuzenduta dago:
    • Familia-unitateak, haurrak, lehengusu-lehengusinak, familia osoak…
    • Bikote sentimentala
  • Lehenengo saiotik bigarrenera ezingo dira inoiz 9 hilabete baino gehiago igaro.
  • Saioak 20 argazki ditu, hau da, saio bakoitzeko 10 argazki.
  • Saio bakoitzaren iraupena 45 minutukoa da gehienez.
  • Ordainketa online egiten denean inprimatu daiteke opari-txartela.

Saio honetan aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

Saioa egin ondoren, bigarren hitzordua jarriko dugu argazkiak ikustera etortzeko. Aurkezten dizkizuegun argazki ukituen artean, pack-aren kantitatea aukeratzen da, baina ez dago arazorik nahi diren argazki estra guztiak gehitzeko. Kalitate handiko argazkiak bigarren saioa amaitzean entregatzen dira egurrezko kaxan; horregatik, lehenengo horiek whatsapp bidez bidaltzen dira, gozatu ahal izateko. Une horretan finkatuko dugu hurrengo saiorako hitzordu berria, eta gero beste hitzordu bat emango da hautaketa egin ahal izateko.

Orduan, egurrezko kutxa batean entregatzen ditugu, gure langileek hautatutako handitze batekin eta hautatutako argazki guztiak kalitate handian entregatzen diren USB batekin.

Saioa egin ondoren, edozein errebelatze-mota egin daiteke. Euskarrien, albumen eta abarren kostuaz galde dezakezue.